
HCA Formakuntza Gipuzkoan kokatutako enpresa bat gara. Larrialdien haurrean erantzun egokia ematea da gure lan esparrua. Gure helburua, lehen sorospenei, istripuen prebentzioari, bide-segurtasunari eta suteen aurkako babes aktiboari buruzko ikastaroak ematea da. Aldez aurretik ez da honen inguruko ezagutzarik behar.
Larrialdien inguruan egiten ditugun ikastaroak eta hitzaldiak EKONOMIKOAK, PRAKTIKOAK eta DINAMIKOAK dira. Gure ikastaroetan simulatzaileak eta gainontzeko materialak erabiltzen ditugu. Bestalde, talde txikiekin lan egiten dugu probetxu handiagoa lortzen dugulakoan.
HCA Formakuntzako ikastaroak edota hitzaldiak enpresetako langileei zuzenduta daude. Beti ere beraien beharretara egokituta. Ikastaroak eta hitzaldiak, euskaraz edo gaztelaniaz emateko aukera daukagu

IKASTAROAK
Ikastaro teoriko-praktiko hauek oinarrizko ezagutzak lortu nahi dituen edonori zuzenduta daude (herritar, langile, ikasle, boluntario, etab.):
SUTEAREN BABES AKTIBOAK
Lehen sorospen ikastaroak:
Edozein pertsona formatzea, ezagutzailea izan edo ez, sorosletzaren orokortasunak ezagutzen eta edozein larrialdiren aurrean jarraitu beharreko prozedura orokorra ikasten, BOS (Babestu, Ohartarazi eta Sorostu) protokoloa jarraituz. Botikin baten edukin minimoak ezagutzea ete bere erabilerak. Lesio eta larrialdi batzuk identifikatzea eta bere aurrean era goiztiarrean jokatzen ikastea eta gorputz-adarretako oinarrizko loturak eta inmobilizazioak egiteko behar besteko trebetasuna eskuratzea.
Suteen aurkako ikastaroa:
Edozein pertsona formatzea, ezagutzailea izan edo ez, suaren kontrako segurtasun aktiboen erabilpenetan.



Todos los videos

JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Amaroz auzoa, Tolosa, Gipuzkoa, Euskal Herria, Espainia
(+34) 688 81 54 89